Afrikar gastronomia ezagutzeko aukera Bilboko Zazpi Kaleetan
“Munduari Bira Zazpi Kaleetan” kanpainaren laugarren lehiaketa gastronomikoa izango da

Ondori Botxo jatetxea, Bilbon.
Goizeder Gavilan Otaola
​
Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak pintxo lehiaketa antolatu du urrian zehar 10 egunez Afrikar gastronomia eta haren osagaiak ezagutzeko Bilboko Zazpi Kaleetan. Lehiakideek Alde Zaharreko hogeita hamar taberna, kafetegi eta jatetxe inguru izango dira eta sortuko dituzten pintxoen bidez, bezeroek Afrika kontinentea bisitatzeko aukera izango dute.
​
“Munduari Bira Zazpi Kaleetan” Alde Zaharreko denda, ostalaritza eta enpresen elkarteek pandemiak utzitako egoera latzari aurre egiteko uztailan abiatu zuten kanpaina da. Ekimen honen erantzuna ezin hobea izan da, laugarren lehiaketa antolatzen dabiltzate eta. Euskal Herria, Amerika eta Asiako gastronomia ezagutzeko aukera izan ondoren, Afrikar sukaldaritzaren txanda da.
​
Aurreko lehiaketetan bezala, hiru sari egongo dira. Alde batetik, publikoaren saria, non bezeroek haien gustuko pintxoak bozkatu ahal izango dituzte eta horren bidez, sari ugari eskuratu. Beste aldetik, sukaldariek edo erakunde babesleetako ordezkariek osatutako epaimahai espezializatu batek beste bi sariak emango ditu, aurkeztutako pintxorik onenari eta sormenari. Sarituek txapela eta garaikurrak jasoko dituzte. “Publikoaren saria importanteena iruditzen zait, jendeak pintxoak probatzeko aukera duelako eta horren arabera, ondo puntuatu egin ahal dizute”, dio Jurgi Arejitak, Ondori Botxo jatetxearen sukaldariak eta Asiako pintxo lehiaketan publikoaren saria irabazi zuena.
Lehiaketa hauei esker, Zazpi Kaleetan kokatuta dauden jatetxe eta tabernek ospea lortzeko aukera badute ere. Jendea erakartzeko ekimena izateaz gain, jatetxearen sormena erakusten da pintxoak egiterako orduan eta hori, gaur egun, gastronomian saritzen da. Ondori Botxoko sukaldariak adierazten duenez, Alde Zaharrean egiten den edozein lehiaketa beti ospea ematen du, eta Bilboko bihotzean kokatuta egoteak are gehiago.
​
Euskal Herriko gastronomia askotarikoa eta kalitatezkoa dela behin baino gehiagotan erakutsi da, eta Bilboko Alde Zaharrean horren isla aurkitu daiteke.