top of page

Gastronomiaren eraginari eta aldaketei buruzko online hausnarketa

 

Ekitaldian hainbat nazioarteko aditu egongo dira, baita parte hartzeko tailer dinamikoak ere

 

​

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

​

​

​

​

 

 

 

 

Basque Culinary Centerren eraikina.

​

Goizeder Gavilan eta Ainara Irurieta

​

 

Gastronomiaren eta Iraunkortasunaren Nazioarteko IX Jardunaldia azaroaren 19an eta 20an izango da, Basque Culinary Centerrek eta FRU.TO plataformak antolatutako ekitaldi digitalaren bidez jarraitu ahal izango dena. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere laguntza eskaini du, dirua jarriz. Jardunaldian, parte hartzaileek gastronomiak iraunkortasunean zer nolako eragina duen hausnartzeko aukera izango dute, baita datorren belaunaldiak aurre egin behar izango duten aldaketei buruz ere. 

 

Ekitaldian Matt Orlando (Danimarka), Tracy Chang (AEB), Blanca del Noval (Euskadi) eta beste hainbat nazioarteko aditu egongo dira. Lehenengo egunean, haiek “gastronomiaren eragina iraunkortasunean” gaiari buruz hitz egin ahalko dute parte hartzaileekin batera. Bigarren egunean, berriz, eskainitako tailer dinamiko batzuetan parte hartu ahal izango dute, gastronomiak izan ahal duen eragina arlo desberdinetan eraldaketarako boterea izaten duenean erakusteko balioko duena. 

basque-center.jpg
bottom of page