
Dibertsitatea elikaduran
Gizartea eboluzionatzen joan den heinean, janariak ere aldaketak jasan ditu, elikaduran hainbat adar sortuz
Leire Perlines, Izaskun López de Maturana, Goizeder Gavilan eta Ainara Irurieta
Aniztasuna eta nobedadea. Gaur egungo elikadura bi hitz horietan oinarritzen da. Urteak pasa ahala, pertsonen jateko modua eta ohiturak aldatzen joan dira, baita berritzen ere. Aldaketa horien bitartez, elikadura eta borroka mota ezberdinak sortu dira, gizartean poliki-poliki hedatzen eta lekua hartzen ari direnak. Aipagarrienak begetarianismoa eta beganismoa dira, dagoeneko hedapen handia izan dutenak. La Razón egunkariaren arabera, Espainiako biztanleriaren %9,9k, hau da, 3,8 milioi pertsonek, begetaletan eta landareetan oinarritutako elikadura jarraitzen dute.
Elikaduraren inguruko hainbat gaiek garapen nabarmena izan dutenez, gai horiek ondo ulertzen eta azaltzen dituzten adituen eskaria eta garrantzia handitu egin da. Haien artean nutrizionistak daude, elikaduran eta nutrizioan adituak diren profesionalak. Lanbide honen oinarria janariari eta jateko moduari buruzko informazioa ematean datza, baita diagnostikoak edo tratamenduak egitean pertsona bakoitzaren beharren baitan ere.
Maria Jose Navas nutrizionistak gaztaroan bizimodu aldaketa sakona egin ostean elikagaien inguruan hausnartzen jarraitu zuen profesional bilakatu arte. Haren esanetan elikadura orekatua izateko arazo nagusienetariko bat bizitza soziala da: “Kalera atera eta bakarrik jaten eta edaten dakigula dirudi”. Nutriplan sortzailearen arabera, ez dago “elikadura osasuntsua” daraman inor, Europa mailan nutrizioa baztertuta baitago, “nahi duguna nahi dugunean” jateko ohitura daukagula azpimarratzen zuen Navasek.
Dietak gaur egun oso ezagunak bilakatu dira pisua galtzeko herramintatzat, baina Mª Josek azaltzen duen moduan, ez dira behar bezala erabiltzen: “Nutrizio osasuntsuaren barruan geldialdiak daude, pisua galtzeari uzten zaio eta jendea urduritzen hasten da, hori da dieten momentua”. Dietak, beraz, bizimodu onuragarri baten atal iragankorra dira, ez pisua mantentzeko edo jeisteko neurria, “guztiz kaltegarriak” dira era horretan erabiltzen direnean.
Profesionalaren hitzetan, elikadura onuragarria izateko lehenik eta behin “txerrikeriak” jateari utzi behar zaio, eta gero, gerokoak: “Ez fokatu ondo jaten, baizik eta gaizki ez jaten”.
tradizioa
begetarianoa eta
beganoa
etika
eta
morala
gaixotasunak
ETIKA
ETA
MORALA
TRADIZIOA
BEGETARIANO
ETA
BEGANOA
GAIXOTASUNAK

Iturria: Oximesa blog-a