top of page

Gaixotasunak

 

Normala den bezala, bakoitzak erabakitzen du zer nolako elikadura mota eraman. Baina, batzuetan, gaixotasun batek baldintzatu dezake pertsona baten jateko modua. Kasu horietan, banakoak ez du erabakitzen zer nolako elikadura eraman, eta askotan elikagai batzuei uko egin behar diote, gaixotasunak behartuta. Hainbat dira pertsonen elikaduran eragina duten gaixotasunak, hala nola, zeliaka edo obesitatea.

 

 

 

Diabetesa

 

Gaixotasun ezagunenetako bat diabetesa da. Diabetikoa den pertsonaren kasuan, garrantzitsua da dieta osasuntsu bat eramatea odoleko azukre-maila kontrolatzeko; izan ere, diabetesa glukosa maila odolean handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da. Nisrine Nadiren esanetan, 16 urtee zituenetik gaixotasuna pairatu duen gaztea, oso garrantzitsua da portzioak kontrolatzen jakitea, etiketak ondo begiratzea eta ondo informatuta egotea: “Azken boladan diabetikoentzako pastaren inguruan hitz egin da eta horrelakorik ez da existitzen, kontu handia eduki behar da gauza horiekin”.

Diabetesari buruz gehiago jakin nahi baduzu, botoia klikatu!

bottom of page