“Tenplu honetan lan egiteko zortea izan nuen”
Zalacaín jatetxeak betiko itxi ditu ateak COVID-19a dela eta
​
​
​
​
​
​
Zalacaín jatetxearen barrualdea, Madrilen.
​
Alberto Chicote sukaldari ospetsuak Twitter sare sozialaren bidez adierazi du Zalacaín jatetxearen itxierak pena handia eman diola, baina zorte handia izan duela dio, denbora batez jatetxeko sukaldean lan egiteko aukera izan baitzuen duela urte batzukk. Bestalde, jatetxea berriro ere noizbait martxan jarriko denaren esperantza duela adierazi du sukaldariak, Fenix hegaztiak egiten duen moduan.
​
Izaskun López de Maturana eta Leire Perlines
​
Jesus Maria Oyarbidek eta Consuelo Apalateguik 1973an ireki zuten Zalacain jatetxea, eta 1975ean, lehenengo Michelin izarra lortu zuten. Jatetxearen izena, haien idazle gogokoenaren (Pio Baroja) pertsonaietako batetik dator; Zalakain abenturazalea.
​
Bikoteak, euskal erretegi bat zuzentzen zuen Madrilen Juan Mari Arzak eta Paul Bocusek gastronomiaren diskurtsoa aldatu zutenean. Horregatik, hauek ere goi mailako sukaldaritzako jatetxe bat irekin zuten.
​
1991-1992 urteetan, Alberto Chicote jatetxeko sukaldeetan aritu zen lanean Benjamin Urdiainekin batera.
Twitterren, honako hau adierazi du Chicotek: "Honek, berebiziko mina ematen dit. Fenix abea bezala izatea espero dut, errautsen artetik berpiztuko denaren esperantza daukat."
Zalacain jatetxeak, ezin izan dio pandemiaren ondorio ekonomikoei aurre egin, eta ateak itxi ditu betiko, milioi bat euro baino gehiagoko zorrak gainditu baititu jada.
