Miniature Pintxos Congress lehiaketa bueltan dago
Gastronomia lehiaketaren seigarren edizioa urriaren 21etik 29ra jazoko da Gasteizko Europa Biltzar Etxean

Berenjenal jatetxearen fatxada Gasteizen.
Izaskun López de Maturana Ciruela
Lehiaketa 2014. urtetik martxan dago eta Euskal Herri osoko sukaldariek parte hartzen dute pintxoak publikoari aurkeztuz. Lehiatzeko, Maribel de Juan Sierra Berenjenal jatetxearen jabearen esanetan: “Ostalaritza lokala, gogoak eta ilusioa izanda, sukaldean pintxo bat sortzea besterik ez da behar”. Berenjenal jatetxearen kideak urteak daramatzate lehiaketan parte hartzen bezeroei haien “sukaldaritzaz eta zerbitzuetaz gozatzeko forma berria” eskaintzeko.
Gasteizko erdigunean kokatzen den jatetxea ez da hiriko bakarra lehiatzen, Perretxico, La Regadera eta Toloño gisako jatetxeak aurkeztu dira datorren pintxoen inguruko ekitaldian, beste batzuen artean. Bakoitzak esku hartzeko era desberdina dauka, baina Berenjenal jabekideak jakinarazi duenaren arabera aurkeztuko dituzten pintxo guztiak bere sukalde nahiz taldearen asmakizuna dira, “onerako edo txarrerako” gehitu du Maribelek.
Hasi baino aste bat lehenago ematen da ekitaldi gastronomikoaren berri biztanleak jakinaren gainean jartzeko eta haien interesa pizteko. “Jendea pintxoak jateko geratu eta hiriko ostalaritza deskubritzen dute, batzuk zure lokala atsegin dute eta bueltatzen dira, beste batzuk ohiko bezeroak dira eta zerbait berria dastatzeko aukera dute”, azaltzen du de Juan Sierrak.
Hala ere, Covid-19ak eragindako egoera dela-eta lehiaketaren zenbait aspektu aldatu dira, eta horiekin jatetxeen jarduera eta onurak ere. Maribel de Juan Sierrak adierazi duenez, osasunak eta ekonomiak eragin handia dute eta dena “ahulago” aurreikusten da aurten: “Lokalen edukiera murrizteak jende asko pintxoak probatu gabe geratzea suposatzen du”.
Aldaketak sisteman
Miniature Pintxos Congressak urteak daramatza pintxoak ebaluatzen eta saritzen, baina Berenjenal jabekidearen arabera ez da sistema aproposena. “Partehartzaileok ez ditugu pintxoak frogatzen. Nire pintxoa onena dela pentsatzen badut eta ez baditut besteak dastatu, nola jakingo dut benetan hobeagoa dela?” galdetzen du Maribel-ek, bakoitzaren burua frogatzeko apaltasun-ikasgaitzat hartu beharko luketela uste du ostalariak.