
Begetarianoa eta beganoa
Hiztegiaren arabera, begetarianismoa animalia-haragia baztertzen duen elikadura mota da, non dieta malguenetan, animalia-jatorrikoak izanik ere, esnekiak, arrautzak edo eztia bezalakoak onartzen diren.
Beganismoa aldiz, animalia-jatorriko elikagai eta kontsumo gaiak baztertzen dituen bizimodu gisa definitzen da.
Intza Sacristan gazte beganaren arabera, beganismoa posizio etiko eta politiko bat da, banakoaren kontsumo guztia animalien opresioa ez finantzea eta ez indartzea helburu dituena. Sacristan eta Kareagak haien burua begano eta ingurune aktibistatzat deskribatzen dute. “Begetarianoa egin nintzen planetarengatik, eta azkenean konturatu nintzen ezin dugula planeta babestu bertako animaliak babestu gabe”, dio zumaiarrak.
Jon, gainera, Bask izeneko arropa marka baten sortzaileetako bat da, jasangarritasuna ardatz duen marka bat.
Menuetan ere aldaketa bat suposatu dute borroka hauek. Menu bereziak sortu dituzte begetariano edo beganoak direnentzat. Izan ere, askotan, begetariano eta beganoek arazoak izaten dituzte kalean jaterako orduan.
Intza Sacristanen esanetan, batez ere duela 5 urte edo, begetariana egin zenean, tabernetara edo kanpora joaten zenean ez zegoen gaur egun dauden bezainbeste aukera. Jon Kareagak dio, aitzitik, orain, askotan, etxera joan behar duela afaltzera.
Txikitatik begetarianoak edo beganoak diren ikasleek ere badute haien lekua ikastoletako jantoki zerbitzuetan. “Gurasoen hainbat eskaera jaso genituen gure menuaren barruan bestelako elikadura motak sartzeko. Orduan, menu berezi bat sortu genuen begetariano zein begano diren ikasleentzat egokitu ahal dena”, dio Ana Isabel Bombin Laudioko Ikastolako jantoki zerbitzuaren sukaldariak.
​
​
​
Estereotipoak
Urte hauetan zehar, bi borroka hauek nahiko ospetsuak bilakatu dira. Ondorioz, hainbat estereotipo sortu dira. Begetarianismoari dagokionez, askotan entzuten da “elikadura” mota hau praktikan jartzen dutenek soilik barazkiak edo fruta jaten dutela, baita dieta oso osasuntsua eramaten dutela ere. Baina, de Legarraren arabera, haren dieta normala da, ezberdintasun bakarra gauza batzuk beste batzuekin ordezkatzen dituela da. Gainera, gozokiak eta abar jaten ditu, bestela 'oso elikadura aspergarria' izango lukeela azalduz. “Nik osasuntsuak ez diren elikagaiak jaten ditut. Batzuetan esaten didate "ze aspergarria izan behar duen entsaladak bakarrik jateak”, eta nik pentsatzen dut “hori da gutxien jaten dudana”.
Sacristanen arabera, kanpotik oso zaila ikusten da. Behin pausoa emandakoan, ordea, ikusten da gero eta errazagoa dela, eta ez dela arraroa. "Soilik, lehen jaten zenituen elikagaiak beste batzuengatik ordezkatzen dira".