“El gran premio de la cocina” saioak zer-esan handia eragin du lehiakide batek platotik alde egitean
“El gran premio de la cocina” El Trece kanalean emititzen den saio argentinarra da, eta bertan 16 sukaldari lehiatzen dira

Gasteizko Egibide-Mendizorrotza sukaldaritza eskolaren sarrera eta bertan ikasten duen Gaizka Rodríguez.
Izaskun López de Maturana eta Leire Perlines
Sukaldaritza lehiaketen munduan zalaparta handia sortu zuen “El gran premio de la cocina” telesailaren partehartzaile batek, Dana Martuccik, Irailaren 11n lehiaketan bigarren postua lortu eta platotik alde egitean Matias Mitolo irabazle gisa aukeratu ostean.
Ez da horrelako egoera ematen den lehenengo aldia lehiaketetan. Gaizka Rodríguez, Gasteizko Egibide-Mendizorrotzako sukaldaritza ikaslearen esanetan, audientziak eragin handia dauka programa hauetan: “Batzuentzat sukaldaritza da garrantzitsuena, baina beste askok interesa pizten duen zerbait bilatzen dute, adikzioa sortzen duena, horrela dena dramatizatzen dute diru-sarrera gehiago lortzeko”.
Ikasleak argi utzi zuen telesailaren erabakia dela sukaldaritzan edo partehartzaileen arteko erlazioetan fokatzea, programak hartu nahi duen norabidearen arabera, baina azkenean ikusgarritasuna “benetako sukaldaritzaren” gainetik geratzen dela aipatu zuen.
Ohikoa da sukaldaritza lehiaketetan parte-hartzaileen artean haserreak egotea, edo laguntasun harremanik ez sortzea, baina, sukaldari gazteak aditzera eman duenaren arabera, ez da hori errealitatea. “Sukaldarien artean egoten diren gatazkak ez dira telebistakoak bezalakoak; zerbait gertatuz gero arazoa lehen bait lehen konpontzen saiatzen gara lanera ahalik eta azkarren itzultzeko”.
Lehiaketetan presioak eta tentsioak pisu handia dutela adierazi du Rodríguezek, eta batzuetan jokaldi txarrak eragiten dituela, Danarena kasu. Ala ere, presioa lan zama handia denean nabaritzen den dela esan du ikasleak, aldi berean gauza bat baino gehiagotan egon behar denean. Lehiaketetan, esaterako, akatsik txikienak ere ondorio latzak ekartzen dizkie lehiakideei, baina benetako sukalde batean ez dela horrela esan du gasteiztarrak: “Normalean badaezpadako planak izaten ditugu pentsatuta zerbait gertatuz gero momentuan eta era eraginkorrean konpontzeko”.
Ikaslearen esanetan, sukaldaritza realitiek ez dute benetako jatetxe bateko lana isladatzen, eta horrek irudi okerra eragin dezakeela esan du; ondorioz, programetan plater mota bat sukaldatzean oinarritu beharrean jatetxe bateko zerbitzuetan oinarritu beharko liratezkeela adierazi du.